Web-orri honetan azaltzen diren argazki, bideo eta argitalpenak eskola-eremuan eta horretarako baimena eman duten familiek erabiltzeko soilik izango dira eta ezin izango dira hemendik kanpo partekatu, hori egiten duenaren ardurapean geldituko da. Eremu honetatik kanpo partekatzeak salaketa ekar lezake.

PATIO ESTALI BERRIA DUGU!!

Aurreko ostiralean gure ikastetxeko patio estali berria inauguratu zuen errenteriako alkateak. Ia sei hilabete iraun duten lanak jasan eta gero, gure ikasleek nahiz Kaputxinoseko auzokideek espazio honetaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean.


PAREKIDETASUNAREN ALDE

Martxoak 8arekin, gure ikastetxea parekidetasunaren alde dagoela aldarrikatu dugu gaurkoan.


ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.
Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu Euskadiko zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle garen 17 erakundek, gure indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko.
Gure helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Telefono aldaketa

Kaixo familiak,

 

Hezkuntza Sailak telefono sarea aldatu digu. Hori dela eta, telefono zenbaki berriak ditugu. Oraingoz, bi telefonoak erabilgarri daude baina oporren bueltan, betiko telefonoak ez du balioko. Hona hemen zenbaki berriak:

 
  • Gamon Handi (Eraikin nagusia):  943899138
  • Gamon Txiki (Mandoegiko eraikina):  943899139

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Uneko Gunearen Egutegiak